Sarthe
Frantziako ipar-mendebaleko ibaia. 285 km luze da eta 8.000 km2-ko ibai arroa hartzen du. Orne-ko departamenduan du iturburua, Perche mendietan; Mayenne ibaiarekin bat egiten du Angers-eko hiritik hurbil, eta Maine ibaia osatzen du (Loira ibaiaren adarra). Ontziz ibil daiteke 132 km-tan zehar, Le Mans-eko hirira iritsi arte.