Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sartaguda

Nafarroako hego-mendebaleko udalerria, Ebro ibaiaren ezkerraldean (Lizarrako merindadearen hegoaldea). Mugak: iparraldean eta mendebalean, Lodosa; ekialdean, Karakarre eta Andosilla, eta hegoaldean, Pradejon (Errioxa). Garaiera, 335 m. 14,25 km2. 1999ko datuen arabera, 1.364 biztanle (sartagudarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Laborantzan (garia, garagarra, mahatsa, esparragoa, almendrondoak) eta abere hazkuntzan (ardi, zerri eta behi azienda) oinarritzen da ekonomia jarduera nagusia (langileen % 68). Aipagarriak dira XVII. mendeko udaletxea eta XVIII. mendeko Ama Birjina Errosarioko parrokia barrokoa. v Historia. XI. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Sartagudako herria. XV. mendeko azken urteetan hustu zen agramontar eta beamondarren arteko gerra zela eta.