Sarsanedas i Vives, Jordi
Katalan idazlea (Bartzelona, 1924). Espainiako Gerra Zibila piztu zenean, Okzitaniako Tolosara erbesteratu zen familiarekin. Gerra bukatuta, Kataluniako literatura eta arte aldizkari ospetsuenaren erredakzio taldean lan egin zuen, Ariel-en, hain zuzen. 1963tik aurrera Serra d'or aldizkariaren erredakzio buru izan zen. Frantses literaturako irakasle gisa, eskolak eman zituen Glasgowko Unibertsitatean eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 1983an Kataluniako Pen Clubaren lehendakari kargua hartu zuen. Bere poesia –Fins a un cert punt: poesia, 1954-1989 liburua jasoa– Joan Salvat Papasseit-enaren antzeko leku batetik abiatzen da. Narratiban, Mites (1954, Mitoak) eta El balcó (1969, Balkoia) kontakizun laburren bildumak idatzi ditu, Contra la nit d´Oboixangó (1952, Oboixangoko gauaren kontra), La noia de sorra (1981, Hareazko neska) eleberriak, eta Eduard el mariner (1976, Edorta marinela) edota Un bigoti i en Joan (1989, Bibote bat eta Joan) haur literaturako ipuinak.
- Sarrionandia Uribelarrea, Joseba
- sarritu, sarri, sarritzen
- sarritxo
- sarritze
- Sarrus, Pierre Frédérique
- Sarsanedas i Vives, Jordi
- sartagi
- Sartaguda
- sartalde
- sartaldetar
- sartan