Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sarri

adlag. eta izond. A. adlag. Berehala; aurki, laster. Berriz piztuko dela sarri. Agian sarri, lehenbailehen agian. Sarri arte. Ereiten ari den haziak emango du fruitu, baina ez dakigu noiz eta, nolanahi ere, ez du erein bezain sarri emango. || Maiz, asko aldiz, askotan. ik. ardura 2. Sarri erabiltzen diren hitzak. Sarriegi gertatzen den gauza. Ni nerau naiz beharbada sarri askotan gogorkiro aritu naizena. Sarri eta sarri: sarri askotan. || (Adjetibo gisa). Jaunartze sarrietatik ateratzen diren fruituak. || Edan-sarri. ik. edan. || Sarritan. adlag. Sarri. Sarritan bezala, zaharrak berri gertatu dira hemen. Sarritan esan denez. || Sarritako. izlag. Bisita luzeak eta sarritakoak.
B. izond. Osatzen duten banako berdinen artean tarte txikia dagoena, eremu txikian banako asko dituena. ik. tapitu. Baso, oihan sarria. Ehun, oihal sarria.