Sarriegi, Raimundo
Gipuzkoar musikagilea (Donostia, 1840 - Donostia, 1913). Tenorra izan zen Donostiako Santa Maria eta San Bizente elizetako haur koruetan. Musika taldeak sortu eta haien zuzendari izan zen. Donostiako martxa idatzi zuen, 1864. urtean udalak ofizialtzat hartu zuena. Donostiako danborradako musika zati guztiak idatzi zituen (Iriyarena, Tatiago, Diana, Polka), eta inauterietako zenbait musika lan (Iñudeak, Kaldereroak). Bestalde, Bilintxek idatzi zituen Juana Bixenta Olabe bertsoak musikatu zituen.
- sarrera
- sarri
- Sarria
- Sarria
- Sarriegi Larburu, Pedro
- Sarriegi, Raimundo
- Sarriés
- Sarrigurren
- Sarrikota
- Sarrikotagaine
- Sarrikotapea