Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sarraila

iz. Ateetan, kutxetan… kokatzen den metalezko tresna, haiek giltzaz ixteko eta irekitzeko erabiltzen dena.  v  Yale-ren sarraila. Linus Yale amerikarrak 1848an asmatu zuen ateetako sarraila. Haren semeak landu zuen aitak asmatutakoa, eta herrialde guztietan ezaguna egin zen giltza txiki lau hozkaduna egin zuen. Yale-ren sarrailan giltzak malguki batzuk igoarazten ditu neurri desberdinetaraino. Konbinaketak, bai malguki zenbakian eta baita igoera neurrian ere, ia mugagabeak dira.