Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saône

Frantziako ekialdeko ibaia, Rhône ibaiaren eskuinaldeko adarra. 480 km. Lotargingian du iturburua, Vosges-eko departamenduan, 400 m-ko garaieran. Corre-tik aurrera ontziz ibil daiteke; Mosela eta Meuse ibaiekin lotzen da Ekialdeko ubidearen bidez eta Sena ibaiarekin Marne-Saôneko ubidearen bidez. Burgundiako ubideari esker, Saône eta Loira ibaiak bateratzen dira, bestalde. Lyongo hiritik hurbil egiten dute bat Saône eta Rhône ibaiek.