santalal
izond. Bot. Angiospermoen klaseko izen bereko ordenako landareez esaten da. Belar, zuhaixka eta zuhaitz egitura izan dezakete, eta landare bizkarroiak ere badira. Botanikako adituek gutxienez 5 familia eta gehienez 21 sartzen dituzte ordena horretan. Bestalde, familia horietan sartu ohi diren landareek dituzten ezaugarriengatik, nahiago dute jakintsu batzuek santalen horiordena tinkotzat hartu baino familia multzo gisa hartu. Ordena horretako familiarik ezagunena santalazeoena da, eta motetan, berriz, sandaloa eta mihura.