Santamaría Ansa, Carlos
Gipuzkoar idazlea eta matematikaria (Donostia, 1909). Madrilen Zientzia Zehatzetako ikasketak egin ondoren, aljebra modernoko irakasle izan zen Donostiako EUTGn. Zeruko Argia, Jakin, Anaitasuna eta Diario Vasco aldizkarietan eman ditu argitara lan aipagarrienak. Jakin aldizkariaren zuzendari ere izan da. Obra nagusiak: Jacques Maritain y la polémica del Bien Común, Espiritualidad y política eta L´Etat idéal. 8 urte arteko ikastola hiztegia-ren eragile izan zen. Ikastolen bultzatzaile izan da eta, oro har, euskal kulturarena. Euskaltzain ohorezkoa da, eta Doctor Honoris Causa izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak 1992. urtean.
- Santa Grazi
- santalal
- santalazeo
- Santaló Sors, Luis Antonio
- santaluziar
- Santamaría Ansa, Carlos
- Santana, Carlos
- Santana, Manuel
- Santander
- Santayana, George
- Santecilla