Sans, Pete
Katalan diseinatzailea (Bartzelona, 1947). Arkitekto eta artista familia batean jaio zen, eta bere kabuz ikasi zuen. José Pratmarsó arkitektoaren estudioan lan egin zuen, eta 1965ean, Ulm-eko Eskolan, industria diseinuko ikasketak egin zituen. Bartzelonara itzuli zenean, pintura, grafismoa eta argazkia landu zuen; Nikon Eskolako zuzendari izan zen, eta Papel Especial aldizkaria argitaratu zuen. 1979 aldera zenbait eredu egin zituen, Lamparaprima lanpara, besteak beste, okertutako burdin hari bakarrekoa; prototipoak Snark Desegin ekoizlearen arreta erakarri zuen. Handik aurrera industria diseinatzaile gisa hasi zen lanean, arrakasta handiarekin, eta nazioarteko sari asko jaso zituen. Bere lanetan Miquel Milá maisuaren eragina nabari da. Sormen handiko diseinatzailea da eta forma berriak eta adierazkorrak sortu ditu, industriak ezartzen dituen mugak muga.