Sannazzaro, Iacopo
Italiar poeta eta humanista (Napoli, 1456 - Napoli, 1530). Pontanoren laguna izan zen. Frederiko erregeari leialtasun handia zion, eta hari lagundu zion Frantziara erbesteratu zenean. 1504. urtean erregea hil zenean Italiara itzuli zen, eta bere jauregian bizi izan zen idazten. Petrarkaren moldeei jarraituz idatzi zituen Sonetti i canzoni (Sonetoak eta kantuak) soneto bilduma, XVI. mendeko poesiaren moldeak ezarri zituena. Arcadia da, ordea, idazlearen obra nagusia (1502-1504), europar artzain-eleberriaren oinarriak ezarri baitzituen. Latinez idatziriko poemak ere argitaratu zituen.