Sandwich-eko IV kondea
(Jaiotza izenaz John Montagu). Ingeles almirantea (1718 - Londres, 1792). Britainia Handiko itsas-armadako Almirante Nagusi izan zen, eta arazo nahasi ugarietan ibili zen politikan. Haren izena eman zien James Cook kapitainak Hawai uharteei, eta harengandik datorkie ogitartekoei sandwich izena.