Sandwich-eko I kondea
(Jaiotza izenaz Edward Montagu). Ingeles almirantea (Barnwell, Northamptonshire, 1625 - Southwold-eko badia, 1672). Oliver Cromwell-en laguna zen, eta Parlamentuko gudarostean borrokatu zen gerra zibilean. Ondoren, Estuardotarrei lagundu zien koroaz jabetzen. Britainia Handiko itsas-armadako almirante nagusi izan zen Holandaren aurkako gerretan. Southwold-eko badiako guduan hil zuten 1672an.