San Luis Potosi
Mexikoko iparraldeko hiria eta izen bereko estatuko (62.848 km2 eta 2.002.000 biztanle) hiriburua, Meseta Centraleko goi-ordokian. 362.371 biztanle. Unibertsitatea. Apezpikutegia. Aireportua. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua. Merkataritza eta industria (metalurgia, tabakogintza, ehungintza, janari industria, kimika industria, eraikuntzarako gaiak, papergintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Kolonia garaietako monumentu ugari gorde ditu hiriak. Aipagarriak dira, besteak beste, XVII. mendeko katedral barrokoa, XVIII. mendeko San Frantzisko eta Karmen elizak, Arma plaza, eta Juárez plaza neoklasikoa. Oso hiri ospetsua izan zen zilarrezko hobi aberatsak aurkitu baitziren.