San Joan Akrekoa
Gurutzatuek Palestinako Akre-ko hirian eduki zuten gotorleku ospetsua. 1104. urtean hartu zuen konkistan Balduino I.ak, 1187an Saladino buruzagi kurdu-musulmana nagusitu zen han, 1191. urtean kristauak sartu ziren berriro eta ehun urtez egon ziren han jaun eta jabe. 1291. urtean mamelukoek konkistatu zuten gotorlekua.