Salle, René Robert Cavalier de La
Frantses esploratzailea (Rouen, 1643 - Louisiana, 1687). 1667. urtean Montréal-en finkatu zen. Mississippi ibaia aurkitu (1673) eta ibaiaren bokalearen bila abiatu zen. Aintzira Handietako lurraldea gurutzatu ondoren, Mississippi ibaitik jaitsi zen Mexikoko golkoraino (1681-1682), eta lurralde osoaren jabe egin zen Frantziako koroaren izenean (Louisiana izena eman zion). Frantzian aldi batez egon ondoren, 1684an itzuli zen Amerikara Mexikoko golkoko kostaldeak konkistatzeko asmoz, baina hil egin zuten.
- Salzburgo
- Salzgitter
- Salzillo, Francisco
- Sallaberri, Jean Dominique Julien
- Salle, David
- Salle, René Robert Cavalier de La
- salletar
- sama
- samalda
- samaldaka
- samandar