Salazar, Lope García de
Bizkaitar historiagilea (Muskiz, 1399 - Portigalete, 1475). Enkarterrietako Salazar ahaide nagusien familian sortu zen eta ahaide nagusien arteko guduetan parte hartu zuen bizitza guztian. 1425ean Joana Butroekoarekin ezkondu zen eta 1457tik aurrera lau urtez egon zen erbestean, Henrike IV.a Gaztelako erregeak hala agindurik. Lau seme galdu zituen guduetan eta 1471. urtean Muñatones-ko dorrean itxiarazi zuen Joan semeak, bere aldeko testamentua egin ziezaion. Itxialdi hartan idatzi zuen Chronica de Vizcaya, Bizkaiko historiari buruzko obra, eta hirurogeita hamar urte zituela hasi zuen Bienandanzas e Fortunas, bere lan asmo handienekoa. Historia unibertsal baterako gaiak (Bibliak emaniko informaziotik hasi, Gaztelako kronika zaharrekin segi eta berak ikusitakoaz bukatu) landu zituen hogeita bost liburutan banatu zen obra horretan. Bukatu gabe utzi zuen obra handi hura. Portugaleteko Salazartarren etxean hil zen, pozoituta antza.
- salatzaile
- salatze
- Salavat
- Salazar, Antonio de Oliveira
- Salazar, Dora
- Salazar, Lope García de
- Salazar
- salbabide
- Salbada
- salbagarri
- salbai