Salazar, Antonio de Oliveira
Portugaldar politikaria (Santa Comba Dão, Lisboatik hurbil, 1889 - Lisboa, 1970). Coimbrako unibertsitateko ekonomia-politika saileko irakasle izan ondoren diputatu hautatu zuten (1921). Finantzetako ministro izendatu zuen Carmonak 1928an, eta diruaren egonkortasuna lortu zuen aurrekontuen gaineko kontrol zehatzari esker. Ministroen kontseiluko lehendakari, Gerrako ministro eta Kanpo Arazoetarakoa izan zen 1932-1947 urteetan. Konstituzio berria idatzarazi zuen 1933an, Italiako faxismoaren ereduan oinarritua gauza askotan; besteak beste, greba eskubidea indar gabe utzi zuen eta sindikatu bakarra ezarri. Francoren gobernuarekin harremanak izan zituen (1937); lankidetzarako hitzarmen bat sinatu zuen harekin Bigarren Mundu Gerra garaian, eta Estatu Batuekin 1956. urtean. Koloniak mantentzearen alde agertu zen iritzi publikoa aurka bazuen ere, eta alferrik saiatu zen Angola, Mozambike eta Gineako matxinadak zapaltzen. Diktadore gisa gobernatu zuen, eta barne oposizio gero eta zabalago bati aurre egin behar izan zion 1960. urtetik aurrera. 1968. urtean gaixotu eta handik bi urtera hil zen.
- salati
- salatu, sala, salatzen
- salatzaile
- salatze
- Salavat
- Salazar, Antonio de Oliveira
- Salazar, Dora
- Salazar, Lope García de
- Salazar
- salbabide
- Salbada