Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saint-Quentin

Frantziako iparraldeko suprefetura hiria, Aisneko departamenduan (Pikardia), Somme ibaiaren ertzean. 69.153 biztanle. Burdinbide eta errepidegune garrantzitsua. Industria (ehungintza, eraikuntzako gaiak, nekazaritzako makineria, tresneria elektrikoa) da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarriak dira XIII-XV. mendeetako kolegiata gotikoa, XIV-XVI. mendeetako udaletxe gotikoa eta Antoine-Lécuyer museoa. v Historia. Augusta Veromandorum izena zuen erromatarren garaian. Saint-Quentin santuak kristautu zuen hiria. Erdi Aroan zehar erromes ugari hurbiltzen zen santuaren hilobia ikustera, eta hiri oparoa izan zen XVIII. mendetik aurrera, ehungintzari esker, batez ere. Alemaniarren mende egon zen 1914-1918 urteetan.