Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saint-Ló

Frantziako ipar-mendebaleko prefetura hiria, Manche-ko departamenduan (Normandia Beherea), Vire ibaiaren ertzean. 25.037 biztanle. Nekazaritza, merkataritza eta industria (janari industria, ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarria da XV-XVI. mendeetako Notre-Dame katedrala. Erabat suntsitu zuten hiria 1944an, eta katedralak ere kalte handiak izan zituen.