Saint-Germain-en-Laye
Frantziako iparraldeko suprefetura hiria, Yvelines-eko departamenduan (Ile-de-France), Sena ibaiaren ezkerraldean, Parisko hiriaren mendebalean, Saint-Germain (lehen Laye) basoaren hegoaldean. 40.471 biztanle. XII. mendearen hasieran gaztelu bat eraikiarazi zuen Luis VI.ak han. Gaur egun Berpizkundeko estiloz dago berritua, baina kapera gotikoa gorde da. Napoleon III.ak gaztelua eraberritu zuen bertan arkeologia museo nazionala egokitzeko (1867).