Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sai

iz. Sin. putre. Hegazti harraparia, handia, moko-kakoduna, batez ere abere hilak jaten dituena (Gyps fulvus). v Sai beltza (Aegypius monachus edo Vultus monachus). Sai zuria baino handiago dena, 105 cm inguru luzea, buru-lepoak lumarik gabeak eta urdin gorrixkak dituena. Gorputzeko lumarik gehienak arre ilunak ditu. Banaka edo taldean ibiltzen da, Europako hegoaldean eta Asiako erdi-hegoaldean, batez ere. Haragi ustela eta ornodun txikiak jaten ditu. v Sai zuria (Neophron percnopterus). Sai txikia izenaz ere ezagutzen da. 53-73 cm luze da, eta gorputzeko lumak, hego puntetakoak izan ezik, zuriak ditu. Buru-lepoetan besteek baino luma luzeagoak izaten ditu. Mediterraneo itsasora ematen duten herrialde guztietan, Afrikako zenbait eskualdetan eta Asiako hegoaldean bizi da. Haragi ustela eta ostrukaren arrautzak jaten ditu, batez ere, mokoaz harri bat hartu eta hura arrautzaren kontra botaz hautsita.