Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sahats

iz. Leku hezeetan hazten den zuhaitz handia; zenbait sahats motaren kimu berriak (zumeak) saskiak eta otarrak egiteko erabiltzen dira.  v Sahats arrunta (Salix aurita). 2 m inguru luzeko zuhaixka, adar laburrak, arrautza egiturako hosto horztunak, gainetik berdeak eta azpitik berde grisaxkak eta iledunak dituena. Leku hezeetan hazten da. v Sahats hosto-beltza (S. caprea). 5-12 m luzeko zuhaitz nahiz zuhaixka, hostoak arrautza egiturako zabalak, zimurrak eta gain berde ilunekoak dituena. Europan eta Asian hazten da; Eskandinaviako penintsulatik Pirinio mendietara bitarteko lurraldeetan Europan. v Sahats hauts-kolorea (S. Cinerea). 6 m inguru luzea, adar sendo samarrak eta hosto txiki zabala, berde hauts-kolorekoa duena. Oso iparrekoetan izan ezik, Europako lurralde guztietan hazten da. v Sahats negartia (S. babylonica). 10-12 m luzeko zuhaitza, enbor zuzena, adaburu zabala, adar luze meheak, behera okertuak, eta lantza itxurako hosto luzeak dituena. Apaingarri gisa erabiltzen da. Jatorriz Anatoliakoa da, baina mundu guztian zabaldua da gaur. Leku hezeetan hazten da, batez ere. ik. zume.