Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

rus

edo ros. iz. Errusiari izena eman zion herria. Haren jatorria ez da oraino behar bezala argitu. Batzuen ustez, ekialdeko eslaviarrekin nahasi zen iparraldeko herri bikingoa zen; beste aditu batzuen arabera, varego bikingoekin nahastu zen hego-ekialdeko herri eslaviarra zen. Nolanahi ere, garbi dago Errusia Zaharraren sorkuntzan zuzenean parte hartu zuela rus herriak.