Rub al-Khali
Arabiako penintsulako hegoaldeko basamortu zabala. Mugak: iparraldean, Pertsiako golkoa; ekialdean, Omango mendiak; mendebalean, Tuwayk-eko goi-ordokia; hegoaldean, Yemen. 650.000 km2-ko azalera du eta munduan dagoen harealde zabalena eta lehorrenetakoa da. Saudi Arabiaren laurdena hartzen du. Haizeek jotako hare finek duna ikusgarriak eratzen dituzte. Leinu nomadak bizi dira basamortu horretan, musulmanak, gameluaren hazkuntzatik eta ehizatik bizi direnak. 1975ean petrolio hobi oparoak aurkitu ziren basamortuko al-Ghawar izeneko eskualdean.