Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ruanda-Urundi

Afrikako erdi-ekialdeko estatu ohia, Ruandako (iparraldean) eta Urundiko (hegoaldean) erresumek osatua. Alemaniaren mendeko ekialdeko Afrikako lurralde bihurtu ziren 1898an. Lehen Mundu Gerra amaitu zenean Belgikaren mende geratu zen Ruanda-Urundi (1922) eta 1946an Nazioen Elkartearen administraziopean, egiaz Ruanda Belgikaren mende zegoen arren. 1961. urtean egin zen Ruanda eta Urundi bereizteko erreferenduma eta hurrengo urtean sortu ziren, horrenbestez, Ruandako eta Burundiko estatuak.