Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rosenberg, Hilding Constantin

Suediar musikagilea (Bosjökloster, Malmöhus, 1892 - Stockholm, 1985). Organista izan zen hasieran, eta gero W. Stenhammar-ekin egin zituen musika idazteko ikasketak. Kultura handiko gizona zen, Europako musika europarra eta bereziki Suediakoa ondo ezagutzen zuena. Eragin handia izan zuen geroztikako suediar musikagileengan. Schönbergen, Stravinskiren eta Hindemith-en eragina izan zuen, eta lan askotan teknika dodekafonikoaz baliatu zen. Musika lanak: sinfoniak, kontzertuak, sonatak, oratorioak, Salome (1963, balleta), Babels Torn (1966, balleta), Marionetter (1938, opera).