Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rosenberg auzia

1950-1953 artean Estatu Batuetan Julius Rosenberg ingeniariaren (1918-1953) eta haren emazte Ethel Greenglass-en (1921-1953) kontra izan zen auzia. Julius Rosenberg Estatu Batuetako gudarosteko ingeniari zela 1940an Sobietar Batasuneko kontsulordeari Estatu Batuen jarduera militarrari buruzko informazioa (arma atomikoei buruzkoa) eman ziolako salaketa egin zioten. Hori zela eta, 1950ean Rosenberg, haren emaztea eta emaztearen anaia atxilotu zituzten. Auzian ez zen haien kontrako froga erabakigarririk aurkitu, baina hala ere heriotza zigorra ezarri zieten senar-emazteei eta kartzela zigorra Ethel-en anaiari. Protesta ugari izan ziren erabaki haren kontra baina ez zen lortu zigorra aldatzea, eta Rosenberg senar-emazteak espetxean hil zituzten 1953an.