Romney, George
Ingeles pintorea (Dalton in Furness, Lancashire, 1734 - Kendal, 1802). Ingalaterran zehar erretratu merkeak egiten ibili ondoren Londresen jarri zen bizitzen (1762) eta koadro historikoak pintatzen hasi zen (Wolfe jeneralaren heriotza). Frantzian eta Italian barrena bidaiatu ondoren Londresa itzuli zen (1775), eta erretratugile ospetsu bihurtu zen berehala. Obra nagusiak: Mrs. Robinson, Autoerretratoa, Sir John Stanley-en erretratua, Ingeles zalduna eta Master Ward-en erretratua.