Rojo, Vicente
Mexikar margolari eta grabatzailea, jatorriz espainiarra (Bartzelona, 1932). Lanaren Oinarrizko Eskolan egin zituen eskulturako ikasketak, eta 1949an Mexikora aldatu eta Escuela de Pintura y Escultura del Instituto Nacional de Bellas Artesen (INBA) sartu zen; han A. Soutoren lantegian hasi zen ikasten, arterako zaletasuna eta argitaratzaile lanak bateratuz. Izan ere, Rojok zenbait aldizkari sortu eta zuzendu ditu bere karreran zehar, adibidez Artes, México en la Cultura, La Cultura en México. Ospe handia lortu zuen orobat, Plural, Artes Visuales eta Discos Visuales aldizkarietarako egindako diseinu grafikoengatik. Rojok euskarri eta teknika ugari erabili izan ditu, baina trebetasun berezia erakutsi du alor grafikoetan: akuaforteak, litografiak, serigrafiak eta collageak egin ditu. Bere obra mexikar optikoen sailean sailkatu ohi da. Margolaritzan, aipagarriak ditu Seinaleak, Ukazioak eta Mexiko euripean sailak.
- Rojas Pinilla, Gustavo
- Rojas Vila, Carlos
- Rojas Zorrilla, Francisco de
- Rojas, Fernando de ;Espainiar idazlea (La Puebla de Montalvan, Toledo, 1465 - Talavera de la Reina, 1541) Tragicomedia de Calisto y Melibea edo La Celestina hitz lauz idatzitako obra dramatikoaren egilea da Oso datu gutxi iritsi dira gaur egunera Rojas-en bizitzaz Zuzenbideko ikasketak egin bide zituen, eta Talavera de la Reinako alkate izan zen La Celestina obraren lehen argitalpena 1499 urtekoa da, 16 kapituluz osatua, eta ez zuen ez izenbururik ez egilearen sinadurarik 1502 urtean argitaratu zen obra osoa: Tragicomedia de Calisto y Melibea; baina ez dago jakiterik azken bost kapituluak nork idatzi zituen Kultura handiko gizona izan zen Rojas ezbairik gabe, eta ondo ezagutzen zituen idazle latino klasikoak, Erdi Aroko komediak eta obra humanistikoak
- Rojo García, Javier
- Rojo, Vicente
- Rojo
- Roke, Santua
- Rokitansky, Karl
- Rokossovski, Konstantin Konstantinovitx
- rol