Robin Hood
Alegiazko heroi ingelesa, tradizioaren arabera XII. edo XIII. mendekoa. Sherwood basoan babesten zen legez kanpoko talde bateko buruzagia zen, eta saxoien erresistentziaren sinbolo bihurtu zen normandiarren konkista nahien aurrean. Geroago nekazari apalen matxinadaren buru izan zen nobleziaren eta elizaren gehiegikerien kontra. Arkulari iaioa zen, eta haren eta Littlejohn lagunaren balentriak goraipatzen dira Ingalaterrako eta Eskoziako kantu zaharretan. Harengan oinarritu zen Walter Scott idazle britainiarra Ivanhoe pertsonaia sortzeko. Zinemarako bertsio ugari egin dira pertsonaia honi buruz: Michael Curtiz-en The Adventures of Robin Hood (1938, Robin Hooden abenturak), Richard Lester-en Robin and Marian (1976), Robin Hood, Prince of the Thieves (1991, Robin Hood, Lapurren Printzea).