Roberval, Gilles Personne de
Frantses matematikari eta fisikaria (Roberval, 1602 - Paris, 1675). Matematika irakasle izan zen Collège de France-en. Kopuru mugatuen matematikaz ikerketa asko egin zituen, eta kalkulu infinitesimalaren aitzindarietako bat izan zen. “Zatiezinen metodoa” izenaz ezagutzen dena garatu zuen eta geometria eraikuntza berriak egiteko erabili zuen. Partikula txikienen artean ere grabitazio unibertsalaren legea betetzen zela zioen, eta bere izeneko balantza asmatu zuen. v Roberval-en balantza. Balantzaren gurutzea osatzen duen barra horizontalaren goialdetik bi platertxo dituena. Oso erabilia izan da dendetan orain dela gutxi arte.