rNying-ma-pa
edo Nyingmapa. (Eusk. «ordena zaharra»). Tibeten hedatu zen lehen sekta budista, Padmasambhavak, VIII. mendean Tibetera jo zuen Kaxmir-ko fraideak, sortua. Budismo tantrikoa (Vajrayana) praktikatzen dute erlijio haren jarraitzaileek (kapelu gorriak deituak) eta budismoaren aurreko erlijio moldeak ere gorde dituzte. Tibeteko bigarren sekta budista osatzen dute gaurko egunean.