Roach, Hal
Estatu Batuetako zinema zuzendaria eta produktorea (Elmira, New York, 1892 - 1981). Antzezle eta film zuzendari gisa ari izan ondoren bere produkzio etxea sortu eta Harold Lloyd-ekin lan egin zuen. Komedia asko ekoiztu zituen eta umorezko antzezle asko ezagutarazi: Harry Pollard, Will Rogers, Charlie Chase, Edgar Kennedy eta batez ere Laurel eta Hardy bikote ospetsua. Dramak, westernak, musikalak, haurren filmak ere egin zituen. Bi Oscar jaso zituen, The Music Box (1932, Musika kutxa) eta Bored of Education (1936, Hezkuntzaz aspertua) film laburrengatik. Zinema soinudunaren garaian film ezagun askoren bultzatzailea izan zen, Laurel eta Hardyrenena, besteren artean. Geroztik film batzuk zuzendu zituen: Captain Fury (1939), Road Show (1941), One Million B.C. (1940, Milioi bat urte K.a.).