Rius, Francesc
Espainiar arkitektoa (Esparraguena, 1941). Bartzelonako Arkitektoen Goi Eskola Teknikoan egin zituen ikasketak (1967). Gero eskolak eman zituen bertan. 1977an arkitekto estudio batean hasi zen lanean, Esteve Bonell eta Enrique Regoren laguntzaile gisa. Aurrerago haien bazkide egin zen. Lanik aipagarrienak: Hortako belodromoa, Badalonako saskibaloi pabiloia eta Bartzelonako Olinpiar hiriko etxebizitzak.