Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ritter, Karl

Alemaniar geografoa (Quedlinburg, Prusia, 1779 - Berlin, 1859). Geografia modernoa sortu zuen, Alexander von Humboldt-ekin batera. Natur zientziak, historia eta teologia ikasketak egin zituen, eta geografia irakasle izan zen Berlingo unibertsitatean 1820tik hil arte. Bereziki arduratu zen gizakiaren eta ingurune fisikoaren arteko harremanez, inguruak gizartearen garapenean duen eragina aztertu zuen, eta garrantzi handia eman zion oro har giza geografiari. Bukatu gabe utzi zuen bere lan handi aipagarriena: Die Erdkunde im Verhältniss zur Natur und zur Geschichte des Menschen (1817-1859, Lurraren zientzia naturaren eta gizakiaren historiaren arabera).