Rhys, Jean
Antilletako eleberrigilea, ingelesez idazten zuena (Roseau, Dominika, Haizaldeko uhartea, 1894 - Exeter, Devon, Ingalaterra, 1979). Oinarrizko ikasketak Dominikan egin ondoren 1910. urtean Ingalaterrara joan eta Arte Dramatikoko ikasketak egin zituen. Parisen, Londresen eta Vienan bizi izan zen hurrengo urteetan eta 1927. urtean eman zuen argitara lehen eleberria: The Left Bank (Ezkerraldea). Bi eleberri autobiografiko idatzi zituen ondoren: After Leaving Mr. Mackenzie (1931, Mackenzie jauna utzi eta gero) eta Good Morning, Midnight (1939, Egunon, gauerdia). Hogei urtetik gora eman zuen idatzi gabe eta XIX. mendeko Antilletako emakumeen arazoetan oinarritutako Wide Sagarsso Sea (Sagarzoen itsaso zabala) eleberria plazaratu zuen 1966an. Aipagarriak dira, halaber, Tigers Are Better Looking (1968, Ederragoak dira tigreak) eta Smile Please (1979, Egizu irribarre, arren) eleberriak.