rexismo
iz. Pol. 1935ean Léon Degrelle eskuineko politikari belgikarrak sortu zuen higikunde politikoa. Katoliko moderatuen aurkako erlijio mugimendu gisa sortu zen, baina 1936tik aurrera bete-betean agertu zen faxismoaren alde. 1940an, Bigarren Mundu Gerran nazien kolaboratzaile izan ziren rexistak. 1945ean legez kanpo ezarri zuten rexismoa.