Reuter, Israel Beer Josaphat
(Julius Reuter deitua). Alemaniar kazetaria, (Kassel, Hesse, 1816 - Niza, Frantzia, 1899). Havas agentzian egin zuen lan 1849 arte eta Berlin eta Frantziako hiri nagusien artean uso mezularien bidezko informazio zerbitzu bat antolatu ondoren, Londresa joan zen eta Reuter albiste bulegoa sortu zuen. 1850. urtean lord titulua eman zion Viktoria erreginak.