Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reuss

Alemaniako antzinako printzerria, Turingiako estatuan, Saale eta Elster ibaien artean. XII. mendean sortu zen Reuss etxearen agintaritzapeko lurraldea; historian zehar eremu desberdinak hartu ditu. XVIII. mendean bi adar nagusi zituen Reuss etxeak: Reuss-Greiz eta Reuss-Schleiz. Rhin-eko herrien elkartearen, Germaniako printzerrien elkartearen, Ipar Alemaniako konfederazioaren eta Alemaniako inperioaren barnean egon ziren bi printzerriak. Turingiako estatuaren barnean geratu ziren 1920an.