retrobirus
iz. Biol. Katea bakarreko eta simetria ezezaguneko RNA duen birus multzoa (Retroviridae). Hiru azpimultzotan banatzen da: Spumavirinae, Lentivirinae eta Oncovirinae. Hiru retrobirus aurkitu dira gizonarengan: HTLVI (helduaren leuzemia mota bat eragiten duena); HTLVII (eragin ezezagunekoa); eta VIH (LAV/ HTLVIII, HIES-a eragiten duena).