Retolaza, Luis
Euskal politikaria (Bilbo, 1924). Bilbon batxilergoa amaitu ondoren Parisa joan zen, eta Sorbonako unibertsitatean zuzenbide ikasketak egin zituen. EIA (Euzko Ikasle Abertzaleak) elkartearen sortzaileetako bat izan zen ezkutuan. Ezkutuko antolaketa eta legez kanpoko propaganda zela eta, epaitua izan zen zenbaitetan eta Frantziara alde egin beharra izan zuen. 1949. urtean Euskal Herrira itzuli zen eta behin baino gehiagotan espetxeratu zuten berriro; 1955-1977 bitartean Bizkai Buru Batzarreko kide izan zen ezkutuan. 1977an Deia egunkariaren sortzaileetako bat izan zen, eta bertako lehendakari 1980 arte. Eusko Jaurlaritzako barne sailburu izan zen (1980-1988), eta bitarte horretan Ertzaintza sortu zuen. Geroago Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarreko eta Euskadi Buru Batzarreko lehendakari aukeratu zuten.