Rethel, Alfred
Alemaniar pintorea eta marrazkilaria (Aachen, 1816 - Dusseldorf, 1859). Dureroren moldeen jarraitzailea izan zen. Aipagarri ditu, besteak beste, Aachen-go udaletxeko horma-pinturak (1847) eta Hildakoen dantza koadroa. Aachen, Berlin, Dresde, Dusseldorf, Frankfurt, Leipzig, Stuttgart eta Alemaniako beste hiri batzuetako museoetan daude ikusgai Rethelen pintura ospetsuenak.