Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Resistencia

Argentinako ipar-ekialdeko hiria, Chaco herrialdeko hiriburua, Barraqueras ibaiaren ertzean, Parana ibaitik 6 km-ra, Corrientes hiriaren aurrean. 218.438 biztanle (1980). Zura, kotoia, azukre-kanabera, behi azienda eta industria. v Historia. XVIII. mende erdialdean jesuitek San Fernando del Río Negro misioa sortu zuten (1773an utzi zuten, Aita Santuak jesuiten ordena ezabatu zuenean). 1878tik aurrera etorkin italiarrak heldu ziren, eta haiek egituratu zuten egungo hiri modernoa. 1884an Chaco-ko hiriburu egin zuten eta orduan, Resistencia izena eman zioten.