Resines, Antonio
Espainiar antzezlea (Torrelavega, Santander, 1954). Kazetaritza ikasketak hasi zituen, Madrilen, eta unibertsitate garaian sartu zen zinemaren munduan. Hasieran film laburrak egin zituen, ekoizle eta antzezle gisa. 1980an egin zuen debuta film luze batean, Truebaren Opera prima filmean, hain zuzen. Antzeko pertsonaiak antzeztu ditu gehientan (eguneroko arazoetan nahastutako gaztea), antzeko filmetan (gauzak etengabe korapilatuz doazen komedia moldetan). Salbuespen dira La colmena (1982) edota Acción mutante (1992) filmak. Lanik aipagarrienak: Sal gorda (1983); Se infiel y no mires con quién (1985); El juego más divertido (1987); Amanece, que no es poco (1988); Todo por la pasta (1991); Todos los hombres sois iguales (1994). Telebistan ere lan asko egina da.