Renan, Sergio
Argentinar zinemagilea (1934). 1950etik 1970era antzezlea izan zen. 1974an zuzendu zuen bere lehen film luzea, La tregua (1974, Menia), Benedetti-ren eleberri batean oinarritua eta bere film biribilena. 1976an Crecer de golpe (Bat-batean hazi) egin zuen, Heraldo Conti-ren kontakizun batean oinarriturik. 1992an Bioy Casares-en El sueño de los héroes (Heroien loa) egokitu zuen zinemarako.