Reiniger, Lotte
Alemaniar zinema zuzendaria, marrazki bizien egilea (Berlin, 1899 - Dettenhausen, 1981). Max Reinhardt-en ikasle izan zen; itzal txinatar bizien aitzindaria izan zen Alemanian. Azken garaiotako txekiarren eskola heldu arte jarraitzaile askorik izan ez zuen genero horretan Die Abenteuer des Prinzen Ahmed (1926, Ahmed printzearen abenturak) du lanik ezagunena, egin zuen film luze bakarra. Geroztik Renoir-entzat (1938, La Marseillaise) eta Pabst-entzat (1933, Don Quichotte) lan egin zuen. Beste film aipagarri batzuk: Doktor Dolittle und seine Tiere (1928), Harlekin (1931), Papageno (1935), Dream Circus.