Reik, Theodor
Estatu Batuetako psikoanalista, jatorriz austriarra (Viena, 1888 - New York, 1970). Freud-en ikasle izan zen. 1922. urtean Flaubert-en La tentation de Saint Antoine liburuari buruzko tesia argitaratu zuen. Karl Abraham-ekin analisi sakona landu ondoren psikoanalisiaren teoria eta praktika irakatsi zituen Vienan eta Berlinen. Naziengandik ihesi, 1938an Estatu Batuetara joan zen eta Psikoanalisi Elkartea sortu zuen han.