Reid, Thomas
Eskoziar filosofoa (Strachan, Kincardineshire, 1710 - Glasgow, 1796). Aberdeen-go unibertsitatean (1752-1753) eta Glasgow-ekoan (1764-1780) filosofia moraleko irakaslea izan zen. Eskoziako Eskola delakoaren hazia izan zen Elkarte Filosofikoa sortu zuen Aberdeen-go hirian. Zentzuaren filosofiaren aldeko agertu zen, Hume-ren eszeptizismoaren eta Berkeley-ren idealismoaren aurka. Obra nagusiak: Inquiry Into The Human Mind on The Principles of Common Sense (1764, Gizakiaren ulermenari buruzko ikerketak zentzuaren arabera) eta Essays in The Powers of The Human Mind (1788, Ulermenei buruzko saiakerak).