Regulo, Marko Atilio
K.a. III. mendeko erromatar jenerala eta estatu gizona. Manlio Vulso-ren kontsula izan zen K.a. 256. urtean. Hainbatetan garaitu zituen kartagotarrak baina gudu batean atxilotu zuten haiek. Kartagotarrek bakea eta kartagotar presoen askatasuna negoziatzera Erromara bidali zuten, Kartagora itzuliko zela zin egitera behartu ondoren. Erroman, ordea, kartagotarren aurkako gerran segitzeko gomendatu zien Regulok hiritarrei. Kartagora itzuli zenean hil zuten.